Leitzako Udalak funtzio anitzetako hiru langile kontratatzeko deialdia egin du

Ttipi-Ttapa 2018ko api. 3a, 07:58
Eskaera eta agiriak udaletxean aurkeztu beharko dira

Eskaerak apirilaren 13ko 12:00ak arte aurkez daitezke, udaletxean

Leitzako Udalak, besteak beste, herriko irisgarritasuna hobetzea asmo, hiru langile kontratatuko ditu, lan jardunaldi osoan eta sei hilabeteko iraupenarekin. Langile horiek oztopo arkitektonikoei aurre egin eta irisgarritasuna hobetzea izanen dute lehentasun.

 

 

2018ko maiatzaren 14an hasteko bada ere, eskaera eta agiriak aurkezteko epea apirilaren 13an 12:00etan bukatuko da. Bien bitartean, Udala, herritarren eta herriko zenbait talderen eskaerak kontuan hartuz, oztopoak gainditzeko plangintza zehazten ari da. Finean, leitzarren ongizatea bermatu eta guztiontzat irisgarria, jasangarria eta segurua den Leitza eraikitzeko urrats bat eman nahi du.

Baldintzak

Hiru langileok kontratatzeko, eskola ziurtagiria edo baliokidea, euskararen ezagutza (proba baztertzaile bat eginen da), Nafarroako Enplegu bulegoan izena emana izatea eta langabezian egotea eta gidatzeko baimena eskatuko zaie. Bestalde, bai lanpostuarekin erlazionaturiko formazio akademikoa eta osagarria bai eta urtebete lehenago langabezian egotea ere, aintzat hartuko dira.

Interesdunek hiru proba egin beharko dituzte, euskara proba (baztertzailea, apirilaren 19an); teorikoa (apirilaren 23an); eta praktikoa (apirilaren 26an). Informazio gehiago www.leitza.eus atarian eskura daiteke. Bestalde, bai lanpostuarekin erlazionaturiko formazio akademikoa, bai eta osagarria ere, aintzat hartuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun