Nafarroako Gobernuko Alokairu Poltsan sartu da Leitzako Udala ere

Ttipi-Ttapa 2018ko mar. 29a, 10:41
Mikel Zabaleta Leitzako alkatea eta Migel Laparra Nafarroako Gobernuko lehendakariordea, hitzarmena sinatzen.

Etxebizitza gaiak lantzeko lau urtetarako hitzarmena sinatu du 

Leitzako Udalak etxebizitza gaietarako lankidetza-hitzarmena sinatu du Nafarroako Gobernuarekin. Mikel Zabaleta Leitzako alkateak eta Migel Laparra, Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialeko lehendakariordeak sinatu dute hitzarmena. Gobernuko Alokairu poltsan sartuz, Udalak etxebizitzetarako sarbidea hobetzea du helburu. Hitzarmenak lau urtetako indarraldia izanen du. 

 

Hitzarmen horren bidez, Leitzako herriak Gobernuko Alokairu Poltsaren laguntzaile aitortu du bere burua. Hala, Udalak, egoki deritzen ekimenen bidez, NASUVINSAk kudeatzen duen programari buruzko informazioa zabaltzeko konpromisoa hartu du. Horrekin batera, etxebizitza hutsak atzeman eta etxejabeei okupazio eraginkorra egiteko alternatibak eskainiko dizkie, etxebizitza eskaintzaileei erraztasunak eskainiz.

NASUVINSAk zerbitzua martxan jarri aurretik, Udalean ardura hartuko duen langilegoari gaiaren inguruko araudia azaldu eta beharrezkoa duten informazio-euskarriak emateko ardura hartu du. Udalak zerbitzua aste gutxiren buruan martxan jartzeko eta etxebizitza errenta eta eskatzaile gestioak udal bulegoetan egiteko asmoa du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun