Hain zuzen, martxoaren 18an hil zen Juan Joxe Apezetxea Arozena abesbatzako kidea, 72 urte zituela. Horretaz gainera, Eneko Amundarain zuzendaria gaixotu zela kontuan hartuz, herriko abesbatzak ez zuen kontzerturik eskaini. Baina berriki hildako korukidearen omenez, Agurra kantatu zioten, Patxi Iribarrenek dantzatzen zuen bitartean.
Ondotik, Lezkarrik, Nice Cresporen gidaritzapean kantatu zuen ‘Ojos Brujos’, ‘Jave cento’, ‘Nerea izango zen’, ‘Itxasoa’, ‘Suliko’, Siyahamba’, ‘Dancea canta’, ‘Basoillarra’, ‘Nere etxea’, ‘Goizian argi hastian’ eta ‘Maitia nun zira’.
Bukatzeko, bi abesbatzek elkarrekin afaldu zuten Umore Ona elkartean.