Urrezko Banakako Aizkolari txapelketaren bi kanporaketa jokatuko dituzte asteburuan Araban

Ttipi-Ttapa 2018ko mar. 23a, 12:50
Asier Pellejero igande eguerdian ariko da Arabako Elvillar Herrian.

Larunbatean Agurainen ez da eskualdeko aizkolaririk izanen eta igandean Elvillarren Asier Pellejero aresoarra ariko da

Urrezko Banakako Aizkolari txapelketako bi kanporaketa jokatuko dira asteburuan Araban. Larunbatean 19:30ean  Agurainen eta igandean 12:30ean Elvillarren izanen dira bi saioak. Hamabina aizkolari lehiatuko dira, eta saio bakoitzean hurrengo kanporaketarako bina txartel bertzerik ez dira izanen.

 

Larunbatean ez da eskualdeko aizkolaririk izanen, baina igandean Asier Pellejero aresoarra ariko da. Berekin batera, Segoviako (Espainia) Jose Maria Benito, Juan Rodriguez eta Daniel eta Ruben España, Gipuzkoako Jokin Alkizalete, Xabier Dorronsoro, Unai Otaegi eta Aitor Urteaga, Arostegiko Kañamares IV.a eta joan den igandean Diman jokatutako lehen kanporaketatik sailkatutako Aritz Irazabal eta Julen Larrea III.a ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun