Goizuetako Umore Ona eta Igeldoko Lezkarri abesbatzek kontzertua eskainiko dute martxoaren 24an

Ttipi-Ttapa 2018ko mar. 22a, 11:26
Umore Ona abesbatzak Igeldoko Lezkarri gonbidatu du larunbat arratsaldeko emanaldira.

Larunbat arratsaldeko 7:30ean elizan

Martxoaren 24an, larunbatean 19:30ean kontzertua eskainiko dute elizan Igeldoko Lezkarri eta Goizuetako Umore-Ona abesbatzek. 

 

 

Lehenik, Umore Onak, Eneko Amundarainen zuzendaritzapean zenbait abesti eskainiko ditu:'Agurra', 'Aritz adarrean', ‘Prende la vela’, ‘Ingrediente domino’, ‘A tu lado’ eta 'Maritxu-Andre Madalen'. Ondotik, Lezkarrik, Nice Cresporen gidaritzapean kantatuko du: ‘Ojos Brujos’, ‘Jave cento’, ‘Nerea izango zen’, ‘Itxasoa’, ‘Suliko’, Siyahamba’, ‘Dancea canta’, ‘Basoillarra’, ‘Nere etxea’, ‘Goizian argi hastian’ eta ‘Maitia nun zira’. Bukatzeko, bi abesbatzek elkarrekin kantatuko dute eta eguna borobiltzeko mahai-inguruan bilduko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun