Zaborrak, berriz ere, Leitzan berriki garbituriko tokian

Ttipi-Ttapa 2018ko mar. 20a, 07:00

Honela aurkitu dute berriki garbituriko eremua

Leitzako herriari 600 euro kosta zitzaion gunea garbitzea, hondakin eta zaborrak bildu eta tokia txukun uztea. Garbitu eta berehala, berriz ere zaborra agertu da. Udalak «hondakinak eta zaborrak lekuz kanpo eta edozein tokitan uztea debekatua egoteaz gainera, salagarria da» jalinarazi nahi izan du.

Traste handien bilketa zerbitzua dohainik da

Mendialdea Mankomunitateak badu aspalditik traste handiak etxetik biltzeko zerbitzua (mobleak, telebistak, etxetresnak, koltxoiak…). Jendeak ez du horregatik deus ordaindu behar, bakarrik 948 510 444 telefonora deitu eta biltzaileak etxera joanen zaizkio dituen traste handiak biltzera.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun