Entrenamenduen eraginkortasuna bermatzeko, bi egun horietako saioak ez ezik, astez asteko plangintza prestatu dute. Egun handirako gutxi falta den arren, Berdintasun Bartzordeak eta Anikotek prestatzeko tenorez gabiltzala jakinarazi nahi izan dute. Informazio gehiago nahi duenak kiroldegira dei dezake.
Izen-ematea eta prezioa
Herri Kroserako izen-ematea Aste Santuaren bueltan izanen dela jakinarazi dute. Parte-hartzaileek www.kirolprobak.com webgunean eman beharko dute izena. Apirilaren 21a baino lehen izena ematen dutenek 10 euro ordaindu beharko dituzte; Aurrerako bazkide direnek, berriz, merkeago izanen dute (8 eurotan). Azken orduan animatzen direnentzat, egunean bertan ere izena emateko aukera eskainiko da, 15 euro ordainduz. Aurrerako kideek, aldiz, 10 eurotan izanen dute.
Kategoriak eta distantziak
Herri Krosaren egunean, hiru kategoriatan banatuko dira lasterkalariak: kategoria absolutua, benjaminak eta gaztetxoak. Hiruak Leitzako Plazatik abiatuko dira, eta itzulia egin ondotik, toki berean bukatuko dute ibilbidea.Kategoria absolutuko korrikalariak 17:30ean abiatuko dira. Bi aukera izango dituzte aukeran: 4.500 metro (itzuli bat) edo 9.000 metro (bi itzuli).
Aurretik, ordea, benjamin eta gaztetxoentzako saioak izanen dituzte. 17:00etan Benjaminek, hau da, 2009-2018 bitartean sortutakoek, 800 metroko ibilbidea eginen dute. 17:00etan, berriz, gaztetxoek, 2002-2008 urtean jaiotakoek, hartuko dute lekukoa. Azken horiek 2.250 metroko ibilbidea eginen dute.