40 bat emakume bildu ziren Umore Ona elkartean
Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuek antolatuta, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira martxoaren 8an 40 bat emakume bildu ziren Goizuetako Umore Ona elkartean, giro ederrean afaltzera. Ohitura betez, gizonezkoak izan zituzten sukaldari eta zerbitzari.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.