Familien txokoa eskainiko dute hilabetean behin Leitzan

Ttipi-Ttapa 2018ko mar. 9a, 15:13
9 eta 18 hilabete arteko haurrei zuzendutako zerbitzua da.

Martxoaren 13an izanen dute lehendabiziko saioa

9-18 hilabete bitarteko haur eta beraien familiek elkarri lagundu eta kezka edo intereseko gaiak lantzeko familien txokoa antolatu dute Leitzan. Hilabetean behin, asteartetan, martxoaren 13an hasita, elkartuko dira. Leitzako Udaletxean bilduko dira, Virginia Eraso eta Edurne Arrazubi, gizarte langileak, gidari dituztela. 11:00etatik 12:30era bitarte dute hitzordua eta izena emateko Gizarte Zerbitzuetara deitu beharko da (948 510840). 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun