Bigarren jardunaldi hau berezia izanen da. Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna izanik, bi gonbidatuak emakumeak izanen dira. Alde batetik, herrian bizi den Maite Sanchez abeltzaina , eta bestetik, Leitzako Gotzone Sestorain, Gorritz baserriko artzaina eta gaztagilea, ariko dira hizketan. Baina hori bakarrik ez. Gonbidatuak beraien esperientziak kontatzen hasi aurretik, Mugarik Gabe Nafarroako elkartekoak Emakume ekoizleak eta elikadura burujabetza Nafarroan, generoaren ikuspegitik gaiaren inguruan ariko dira.