Goizuetako Festatako batzordearen bilera eginen dute otsailaren 28an

Ttipi-Ttapa 2018ko ots. 26a, 12:33
Amabirjin festak antolatzeko biltzen hasiak dira Goizuetan.

Asteazkenean 17:30ean Udaletxean

Abuztua urrun ematen duen arren, Amabirjin festatako batzordea bilerak egiten hasi da Goizuetan, eta animatzen den guztiarentzat, hurrengo zita otsailaren 28an , asteazkenean, 17:30ean izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun