2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte, 11 egunez euskaltzaleak aktibatuta egotea da helburua. Horretarako, hainbat gauza egin beharko dira, giroa berotzeko eta ahalik eta herritar gehienek parte hartzeko.
Leitzako udaletxeko Batzar Aretoan izanen dute hitzordua, 19:00etan
Gaur, otsailaren 26an, Leitzaldeko aurkezpena eginen dute udaletxeko Batzar Aretoan, 19:00etan. Euskaraldia euskaraz jakin edo ulertzen dugun pertsonak aktibatuta, hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa da, eguneroko bizitzan gaztelaniara jotzeko ditugun inertziak hautsi nahi dituena. Saiakera pertsonala eta kolektiboa izanen da, herritarrek eta instituzioek batera landuko dutena.
2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte, 11 egunez euskaltzaleak aktibatuta egotea da helburua. Horretarako, hainbat gauza egin beharko dira, giroa berotzeko eta ahalik eta herritar gehienek parte hartzeko.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.