Leitzak Nafarroako Gobernuko Alokairuen Poltsan sartzeko aukerak aztertu nahi ditu

Ttipi-Ttapa 2018ko ots. 22a, 13:17

Dagoeneko Gobernuak hainbat udalerrirekin adostu ditu hitzarmenak

Hutsik dauden etxebizitzak berme guztiekin jarri nahi dituzte

Leitzako Udalak, Nafarroako Gobernuko Alokairuen Poltsan sartzeko aukerak aztertu eta jorratzeko, Eskubide Sozialen Departamentuari bilera eskatu dio. Horrela bada, aukerak eta baldintzak landuz, hutsik dauden etxebizitzak berme guztiekin jarri nahi dituzte.

 

Dagoeneko Gobernuak hainbat udalerrirekin adostu ditu hitzarmenak. Horiek aintzat hartuz, Udalek inguruaren ezagutza eta herritarrekiko gertutasuna adierazi dute. Horrela, programen informazioari buruzko informazio egokia eskaini dute, kudeaketa arinduz.

Era berean, Nasuvinsa sozietateak alokairuen poltsa kudeatu eta zenbait pizgarri eskaini dizkio etxebizitza hutsa eskaintzen duen herritarrari. Besteak beste, etxebizitza egoera onean itzultzea, ikuspegi anitzeko aseguruaren kontratazioa eta errentaren kobratze puntual eta bermatua. Nafarroako Gobernuak, berriz, diruz lagundu ditu errentan zeuden familiak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun