Sagar patxakei buruzko hitzaldia eskainiko du Juan Gamiok Leitzan otsailaren 22an

Ttipi-Ttapa 2018ko ots. 20a, 07:12
Zubialde Patxakak sagarrondo mintegiko Juan Gamio labaindarrak eskainiko du hitzaldia.

Ostegunean 19:00etan izanen dute hitzordua, Aurreran

Otsailaren 22an, ostegunean, Juan Gamio Grazenea labaindarrak, Zubialde Patxakak sagarrondo mintegikoak, sagar patxaken inguruko hitzaldia eskainiko du Aurreran. LeitzEKO kontsumo taldeak antolaturiko hitzordua 19:00etan izanen da eta bertan landareak salgai paratuko dituzte. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun