802.498 euroko aurrekontua izanen du aurten Goizuetako Udalak

Ttipi-Ttapa 2018ko ots. 18a, 10:30

Tifanitxoko eraikinaren barrena eta eskolako eta plazako parkeak berrituko dituzte

Urtarrileko batzarrean eman zion Udalak behin-behineko onarpe­na 2018ko udal aurrekontuari: 802.498,46 euroko diru sarrerak eta irteerak aurreikusi ditu aurten.

 

Ohiko gastuez gain, inbertsio hauek aipa daitezke: Tifanitxo eraikinaren barreneko aldea be­rritzea; autoenplegurako diru-lagun­tzak; eskolako eta plazako parkeak berritzea; Goizuetan kontsumitu poltsak; baserrietako pistak konpontzeko diru-laguntzak eta kitamiedosak jartzea; dan­tzen lokala berritzea; eta auzolanetarako asegurua kontratatzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun