Leitza kontsumituz elkarteak 2017ko lana baloratu eta lan ildoen jarraipena adostu du batzarrean

Ttipi-Ttapa 2018ko ots. 17a, 16:45

Batzarrean hainbat alor jorratu zituzten

Elikadura burujabe­tza­ri dagokionez, hilabeteroko eskaintzen eskaera sistema finkatzearekin batera, asteroko saskien kanpainia eguneratu zuten. Era berean, Errigorako kanpainaren koordinazioarekin eta azaroko Leitza eta Aresoko produktuen azokarekin segitzeaz gainera, egun horretan bertako jatetxeak herriko elikagaiekin eginiko menuak eskaintzera animatuko zituztela erabaki zuten.

 

Halaber, eskolako jantokian gaia jo­rratzen segiko zutela ere adierazi zuten, aurten trasgenikoei helduko dietelarik.

Energiaz den bezain­batean, argindarraren kontagailua ulertu eta kontsumoa internetez kontrolatzen ikasiko dute, eguneroko kontsumoa gutxitzeko tailerra eginez. Mugikortasun mahaiari babesa eta bultzada emateaz ere aritu ziren. Komunikazio alorrean, webgunea kudeatze­ari dagokionez, gmail zerbitzua eta sare sozialak izan zituzten hizpide.­ Azkenik, ingurugiroari eta berrerabilpenari dagokionez, Atekako gazteekin koordinazioa sustatu nahi dute.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun