Goizuetako mozorroak Inauteri astelehen eta asteartean aterako dira

Ttipi-Ttapa 2018ko ots. 9a, 06:45

Zahagi-dantzak izaera berezia ematen die Goizuetako inauteriei.

Astelehen eguerdian aterako da konpartsa, Afrika gaiarekin

Goizuetako inauteriak ere gainean ditugu. Astelehena eta asteartea izaten dira egun handiak, baina igandean gaztetxoen zahagi dantzarekin, Irati eta Mariaren eskutik izanen den dantzaldiarekin eta mozorroen afariarekin hasiko dira. 

 

Astelehenean, mozorroak baserrietan dauden bitartean, plaza apainduko dute eta eguerdian disfraz eta karrozen kontrapasa eginen dute herrian, Afrika gaiarekin. Helduek bazkaltzen duten bitartean, ttikienek tailerrak eta zinea izanen dituzte Goxalin eta gero txokolatea. Arratsean mozorroak dultzaineroekin etorriko dira herrira eta gero afaria izanen dute.

Asteartean herrian barna ibiliko dira mozorroak eta zahagi dantza dantzatuko dute arratsaldean. Arratsaldez eta gauez musika izanen da Ainara eta Dani Narbarterekin eta mozorroen afaria.

Inauteriak bukatzeko, kontuen eguna izanen dute otsailaren 17an, larunbatarekin. Poteo musikatua izanen dute Igandea txarangarekin eguerdi eta arratsalde partean. Tartean, mozorroen bazkaria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun