Kalez kale eta tabernaz taberna giro bikaina jarri zuten, eguraldi kaxkarrari aurre eginez
Duela ia hamar urte Umore Ona abesbatzak abiatutako ohiturari eutsiz, eta eguraldi euritsuari aurre eginez, Santa Ageda bezpera kantuz bete zuten Goizuetan otsailaren 4an. 30 bat lagun atera ziren santa eskean larunbat arratsaldean, Olaia eta Janire trikitilariak eta Josu Garmendia eta Juan Antonio Lekuonna bertsotan lagun zituztela. Kalez kale eta tabernaz taberna giro bikaina jarri zuten eta Zahar Etxeko bizilagunei ere kuku egin zieten. Argazkiak: Felix Loiarte
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.