«Inauteriak bizitzeko modua aldatuagatik, gogoa bizi-bizi mantendu behar da»

Ttipi-Ttapa 2018ko urt. 25a, 08:31

Juanes Zeballos leitzarra, kuadrillarekin inauterietan.

Juanes ZEBALLOS, Leitzako inauteriazalea 

Inauteriek «pestek ez bezalako zaporea» dute Juanes Zeballosentzat, leitzar askorentzat bezala. Hortaz, debekatuak ziren garaian ere, herritarrek pesta txikiak zirela argudiatuz, ospatzeko aitzakiak bilatu zituzten. Eta pixkanaka, indarra hartu dute: «gero eta herritar gehiagok parte hartzen dute. Lehen, igandean ez zen karrozarik egiten, orain, desfilerako lan izugarria egiten da. Garai batean baserriz baserrikoan ibiltzen ginen ilundu bitarte, azken aldian goiz samar itzultzen dira, eta horrek eguneko saltsa nabarmenago egiten du. Haurrak ere, irakasleekin atera eta karrikak alaitzen dituzte». 

 

Oroitzapenak astinduz

Urteak aurrera joan ahala, leitzarrari  inauteriak bizi-tzeko modua ere aldatu zaio: «oso gautxoria nitzen, baina orain eguneko pestaz gehiago gozatzen dut, adinak ez du barkatzen». Baserriz base-rri «gutxi ibili-a- naiz, baina ongi gordeta ditut oroitzapenak». Urte gutxi «nahikoak» izan ziren horren berezitasunaz ohartzeko, baserritarren harrera eta jarreraz «hitz positiboak baino ez gorde-tzeko». Gogoan du utzi behar izan zuen momentua: «nire kabuz hasi nintzen lanean, eta horrekin bate-ra utzi behar izan nuen». Ez zen gozoa izan, «tailerretik musika soinua somatzeak itxi eta atzetik joateko gogoa ema-ten zuen». Edonola ere, «inauterietako gogoa ez zen itzali, eta beste momentu batzuek hartu zuten indarra». Gaur egun, bereziki, «igandeko karrozen desfilea eta  bazkalondoko mahai-ingurua» gustatzen zaizkio.

 

Hutsik egin gabe

Badira «hogeita zortzi urte» lehenengo karroa atera zutenetik, «bi bikote baino ez ginen orduan, gizonak kordobarrez eta emazteak sevillarrez jantzi ginen, astoa garraiolari eta haurrak lagun hartuta». Ordutik, urtero eta «hutsik egin gabe» karroza apartak plazaratu dituzte, «burura datozkizun mozorro guztiak jantzi ditugu: indioz, erromatarrez, bakeroz, pirataz, pailazoz, pitufoz, gerreroz... jantzi izan gara». Bat hautatzea «ezinezkoa» litzateke. Baina egindako lana aintzat hartuz «joan den urtean abionetak egiten harturiko lana, Troyako zaldiaren edertasuna edo bikingoz jantzitako urtean jantziak josten pasatako denbora» nabarmenduko lituzke. Hirurak azken urteetan egindakoak dira, «hogeita zortzi urtez karrozak egiten ari ondotik ikasitakoa agerian uzten dutenak».

 

Urte osoa eguna baten bueltan

Egun handiaren aurretik «mozorro eta karrozaren prestaketak» direla, eta ondotik, inauteriek utzitako «iltzeari buelta hartu beharra» dela eta, «urteko hitzordu nagusietako bat da inauteri igandekoa» Leitzako kuadrilla batzuentzat. Karroza egiteko prozesua «luzea bezain polita» izaten da, «elkartzeko aitzakia ere bilakatzen delako». «Apirila aldera hasita»,  lehendabizi, mozorroa aukeratzen dute. Bakoitzak bere ideia botatzen du, eta «hortik abiatzen dugu hautaketa prozesua». Hala, hilabetero «larunbat arratsalde bat hartzen dugu». Lanak banatu egiten ditugu, «normalean gizonak garajean aritzen gara, emakumeak, berriz, elkartean arropak antolatzen». Urtarrilean, azken txanpan sartuta, «ia-ia egunero elkartzen gara». Tenorez hasiagatik, «askotan ezin bukatuz ibiltzen gara». Lanetik atera eta «iluntzeko 20:00etatik gauerdira bitarte» aprobetxatzen dugu. Behin bukatuta, «denok elkarrekin, afari eder bat eginez» hilbabeteetako lana ospatzen dute.

 

Egun bakoitzari berea

Igandeko ajeak ez du asteleheneko parranda oztopatzen. Areago, 2008an hogei bat urtez galduta egon zen tradizioa berreskuratu zenetik, alanbre oinarriz egindako eta paper koloretsuz eta lumez apaindutako zapelak jantziz eta aurpegia tapatuz, bezperako aje aurpegia tapatzeko ohitura errotzen hasia da herrian. Hainbat dira horren bueltan herrian dauden historiak eta istorioak. Besteak beste, «Plazaolako langileek beste zereginik ez eta lanorduetan egiten zutela esaten dute, ondotik, Tolosako inauterietara joan eta saldu egin zituztela ere entzun izan da. Baina gero handiagoak egin zituztela kontatzen dute». Zerbait egia bada, «gero eta handiagoak eta ederragoak direla esan daiteke eta handitasun eta edertasun horrek eguneko protagonista bilakatzen ditu».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun