'Genero rolak eta estereotipoak' solasaldia izanen dute Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2018ko urt. 27a, 10:00

Seme-alabak Lehen Hezkuntzan dituzten gurasoei bideraturikoa da hitzaldia

Urtarrilaren 30ean izanen dute hitzordua, Goizuetako eskolako jantokian

Urtero bezala, aurten ere, Hezkidetza proiektua lantzen ari dira Goizuetako eskolan. Aurtengoan, ordea, hobekuntzekin hornitutako lanketa egin nahian, gurasoentzako saioa eginen dute, Goizuetako Eskola, Guraso Elkartea eta Berdintasun Zerbitzuaren eskutik. Horrela bada, formatzaileek genero rol eta estereotipoen hausnarketa egin ondotik, aholkuak emanen dizkie familiei eta hori guztia seme-alabekin nola landu azalduko diete.

 

Saioa urtarrilaren 30ean izanen da, Goizuetako eskolako jantokian, 16:30etik 18:00etara bitarte. Oro har, seme-alabak Lehen Hezkuntzan dituzten gurasoei zuzendutakoa da, eta bereziki, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6.mailan dauden ikasleen gurasoentzat erabilgarria izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun