Elurteak eragindako kalteak erreklamatzeko txanda gehiago jarri ditu Leitzako Udalak

Ttipi-Ttapa 2018ko urt. 24a, 10:00

Aldez aurretik ordua hartzeko 012 telefonora deitu behar da

Erreklamazioa jartzerik izan ez zuenak ilbeltzaren 29an izanen du aukera

Leitzako Udalak, Ibedrola Distribuciónek egoeraren aurrean izan zuen zerbitzu eskasa izan dela iritzirik, elurteak eragindako argindar etenaldien kaltea erreklamatzeko txandak jarri zituen. Txanda guztiak bete zirenez, Irache kontsumitzaile elkartearen bidez, ilbeltzaren 29rako txanda gehiago jarri ditu. Beraz, ordurik gabe gelditu zirenek astelehenean 09:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara bitarte izanen dute aukera.

Aldez aurretik ordua hartzeko 012 telefonora deitu behar da. Horrela, erreklamatu nahi zuten herritar guztiek beren kexak helarazi dituztela bermatu nahi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun