Ostirale arratsaldean udaletxeko ganbaran emandako hitzaldira herritar dexente hurbildu ziren
Elurra zela eta atzeratu zen Nafarroako Brigada taldeko Lucia Etxeberria herritarrak Goizuetako Azaroko Kultur Egunetan eskaini behar zuen errefuxiatuen inguruko hitzaldia. Gazte Asanbladak eta Gizarte Zerbitzuek elkarlanean antolatutako hitzaldia urtarrilaren 12an egin zen azkenean, ostirale arratsaldean Udaletxeko ganbaran eta Etxeberriarekin batera, Nafarroako Brigada taldeko beste kide batzuk Mediterraneo itsasoko irlatako errefuxiatu kanpamenduetan izandako esperientziaren berri eman zuten. Gai interesgarria, dudarik gabe, eta Ganbara hurbildu ziren hainbat herritarren ikusmina piztu zuena.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.