Sutarako egur lotea nahi dutenek urtarrilaren 26ra bitarte eska dezakete Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2018ko urt. 10a, 16:33

Egurra etxera eramanen dute 

Negurako egur lotea nahi duenak, Goizuetako Herriko Etxean bere eskaera egin beharko du, Unai Loiarte alkateak sinatutako bandoaren bidez jakinarazi dutenez. Egurra etxera eramanen dute. Izena ematerakoan kontu korrontearen zenbakia eta egurra uzteko lekua eman beharko dira. Izena emateko epea urtarrilaren 26a arte zabalik dago, Herriko Etxeko Bulegoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun