Azaroan itxi zen Leitzako liburutegia eta orain arte luzatu da irekiera,. Jose Luis Huarte lehengo liburuzaina jubilatu zenean, zerbitzua euskaraz ematea bermatzeko hainbat prozedura asko luzatu baita. Udalak uste du Leitza herri euskalduna izanik, herritarrei beren hizkuntz eskubideak bermatu behar zaizkiela. Eta, liburutegi zerbitzua ez da salbuespen bat. Behin gorabehera horiek gaindituta, zerbitzua martxan jarriko da berriz. Harkaitz Delgadok hartuko du Jose Luisen erreleboa. Ostegunean, urtarrilak 11 hasiko da lanean, ohiko ordutegiarekin: Astelehenetik ostiralera: 15:00etatik 21:00etara eta Udako ordutegia: 08:30etik 14:30era.