Errefuxiatuak hizpide izanen ditu Luzia Etxeberriak urtarrilaren 12an Goizuetan
2018-01-09 12:35 Gizartea Leitzaldea GoizuetaOstiralean 18:30ean udaletxeko ganbaran ariko da Nafarroako Brigada taldeko kidea
Elurra zela eta atzeratu zen Nafarroako Brigada taldeko Lucia Etxeberria herritarrak Goizuetako Azaroko Kultur Egunetan eskaini behar zuen errefuxiatuen inguruko hitzaldia. Gazte Asanbladak eta Gizarte Zerbitzuek elkarlanean antolatutako hitzaldia urtarrilaren 12an egingo da azkenean, ostiralean 18:30ean Goizuetako udaletxeko ganbaran.

2018/01/12 18:30
Udaletxeko ganbara | Goizueta