Umore Ona elkartearen mus txapelketan 17 bikotek parte hartu zuten Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2018ko urt. 9a, 09:03
Urtezahar eguneko mus txapelketako txapeldun eta txapeldun ordeak, Umore Ona elkarteko ordezkariekim.

Aitor eta Joseba Apezetxea anaiak suertatu ziren txapeldun, finalean Martin Huizi eta Joxe Mari Salaberriari irabazita 

Abenduaren 31an jokatu zen Umore Ona elkarteko Mus txapelketa. Giro ederrean ospatu zen. Txapelketan 17 bikotek parte hartu zuten. Txapeldunak Aitor eta Joseba Apezetxera izan ziren, bigarren postuan Martin Huizi eta Joxe Mari Salaberria geratu zirelarik. Irabazleek txuleta eta ardo botila bana jaso zuten eta bigarrenek oilasko eta txanpan botila bana.

 

Bazkide berriak apuntatzeko epea zabalik dago

Umore Ona elkartean bazkide berriak apuntatzeko epea ere zabalik dago. 

Epeka ordaintzeko aukera dago. Horrela 25 urte baino gutxiago dutenek 300 euro ordainduz edo hilabetean 25 euroko hamabi kuota ordainduz bazkide izan daitezke. 25 urte edo gehiago dauzkatenak berriz 510 euro edo 70 euroko kuota bat eta 40 euroko hamaika kuota ordaindu beharko ditu.

Interesatua dagoenak, elkarteko bi bazkideren babesarekin, orain arte bezala, izena eman behar du elkarteko tabloian urtarrilaren 31 baino lehen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun