Abenduaren 13an jokatuko diren Goizuetako Umore Ona II. Pilota txapelketako finalista guztiak erabaki dira

Ttipi-Ttapa 2018ko urt. 8a, 07:51
Ikusle ugari izan ziren Errege Egunean jokatutako azken finalerdietan.

Benjamin, infantil eta jubenil mailan falta ziren finalerdiak jokatu zituzten Errege egunean

Abenduaren 1ean abiatu zen Goizuetako II. Umore Ona pilota txapelketa, 32 bikoterekin. Abenduaren 30ean, lehen finalerdiak jokatu zituzten eta Errege Egunean, urtarrilaren 6an, jokatu dituzte falta direnak. Honenbestez, abenduaren 13ko finalak erabakiak gelditu dira.

 

Finalerdiak, larunbatean

Benjaminak

Agesta eta Madariaga (Erreka), 17 – Apezetxea eta Sagardui (Umore Ona), 18

Infantilak

Etxeberria eta Goikoetxea (Eple), 18 – Maritorena eta Pagola (Gure Txokoa), 6

Eskudero eta Olaiz (Oiarpe), 14 – Apezetxea eta Mikelarena (Erreka), 18

Jubenilak

Zabala (Zazpiturri) eta Oliden (Añorga), 22 – Orbegozo (Añorga) eta Gonzalez (Amurrio), 11

 

 

Finalak abenduaren 13an

Gauzak honela, finalak urtarrilaren 13an jokatuko dituzte, larunbat goizeko 10etatik aitzinera.

Benjaminak

Artetxe eta Bidezabal (Ilunpe) – Apezetxea eta Sagardui (Umore Ona)

Alebinak

Otaegi eta Bidezabal (Ilunpe) – Legarreta eta Elizegi (Umore Ona)

Infantilak

Etxeberria eta Goikoetxea (Eple) – Mikelarena eta Apezetxea (Erreka)

Jubenilak

Zabala (Zazpiturri) eta Oliden (Añorga) – Aizkorbe eta Apezetxea (Umore Ona)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun