Erregeek Leitza bisitatuko dute ilbeltzaren 5ean

Ttipi-Ttapa 2018ko urt. 4a, 10:55
Herriko txikiek, zintzarriak astinduz, iragarriko dute erregeen etorrera

Ilbeltzaren 4an gutunak jasoko dituzte eta gauerdian, zintzarriak joz, iragarriko dute Meltxor, Gaspar eta Baltasarren etorrera.

Gaur, ilbeltzaren 4an, arratsaldeko 18:30ean, pajeek gutunak bilduko dituzte, plazan. Gauerdian, berriz zintzarri jotzea izanen dute. Egun erregeen etorreraren iragarpen gisa errotua den ohitura ez da atzo sortua. Garai batean neguko garai hotz eta ilunak pasa ondotik, eta abenduaren 21eko solstizioaren ondotik, udaberrirako prestatzen hasteko eta lurra esnarazteko hasi ziren zintzarriak astintzen herrian. Hainbat adituk, Ituren eta Zubietako joaldunekin lotu izan duten ohitura da.

 

Ondotik, Aurrera Elkartean luntxa izanen dute. Bihar, ilbeltzaren 5ean, berriz, umeek hartuko dute lekukoa, ilusio handiz erregeen etorrera joareekin iragarriz. Arratsaldean, 18:30ean erregeek Leitza bisitatuko dute. Euria eginez gero, erregeei frontoian eginen zaie ongietorria. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun