Goizuetako Umore Ona II. Pilota txapelketan falta diren finalerdiak Errege egunez jokatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2018ko urt. 4a, 07:30
Azken finalistak jakinen dira larunbatean.

Benjamin, infantil eta jubenil mailan falta diren finalistak erabakiko dira

Abenduaren 1ean abiatu zen Goizuetako II. Umore Ona pilota txapelketa, 32 bikoterekin. Abenduaren 30ean, lehen finalerdiak jokatu zituzten eta Errege Egunean, urtarrilaren 6an, jokatuko dituzte falta direnak, larunbat goizeko 10etan hasita.

 

Finalerdiak, larunbat goizeko 10etatik aitzinera

Benjaminak

Agesta eta Madariaga (Erreka) – Apezetxea eta Sagardui (Umore Ona)

Infantilak

Etxeberria eta Goikoetxea (Eple) – Maritorena eta Pagola (Gure Txokoa)

Eskudero eta Olaiz (Oiarpe) – Apezetxea eta Agesta (Erreka)

Jubenilak

Zabala (Zazpiturri) eta Oliden (Añorga) – Orbegozo (Añorga) eta Gonzalez (Amurrio)

Finalak urtarrilaren 13an jokatuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun