Goizuetako Umore Ona II. Pilota txapelketako lehen finalerdiak abenduaren 30ean jokatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2017ko abe. 28a, 13:55

Lehen finalistak ezagutuko dira larunbat honetan Goizuetan.

Benjamin eta alebin mailako finalistak erabakiko dira, baita jubenilen finalean ariko diren bi bikoteetako bat ere

Abenduaren 1ean abiatu zen Goizuetako II. Umore Ona pilota txapelketa, 32 bikoterekin. Abenduaren 30ean, lehen finalerdiak jokatuko dituzte, benjamin eta alebin mailako biak eta jubenil mailako bat, larunbat goizeko 10etatik aurrera.

 

Finalerdiak

Benjaminak

Alsua eta Garmendia (Umore Ona) – Aranberri eta Lujanbio (Umore Ona)

Iturain eta Etxeberria (Eple) – Elosegi eta Bidezabal (Ilunpe)

Alebinak

Otaegi eta Bidezabal (Ilunpe) – Salaberria eta Salaberria (Erreka)

Lizazu eta Lanzeta (Eple) – Legarreta eta Elizegi (Umore Ona)

Jubenilak

Olaetxea (Aldabide) eta Lazkoz (Gure Pilota) – Aizkorbe eta Apezetxea (Umore Ona)

Beste finalerdiak urtarrilaren lehen asteburuan jokatuko dituzte eta finalak urtarrilaren 13an.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun