Turroia eta mazapana egiten ikasi dute bederatzi lagunek Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2017ko abe. 19a, 09:22

Cebank sukaldaritza-ostalaritza eskolako Bidatz Barrenetxea irakasle hernaniarrarekin

Bederatzi pertsonek eman dute izena Goizuetan mazapanak, turroiak eta garai hauetan hainbeste jaten diren beste goxoak egiten ikasteko ikastaroan eta oso gustora aritu ziren sukaldean saltsan, eguberrien atarian. Bidatz Barrenetxea Cebank sukaldaritza-ostalaritza eskolako irakasle hernaniarrarekin, mazapanak, turroi gogorra edo Alikanteko turroia, turroi biguna edo Jijonako turroia eta panellets-ak nola egiten diren ikasi zuten.

 

Beste aldetik, ostiral honetarako Goizuetan iragarria zegoen Teresa Lopez de Muniain eta Garazi Olaizolareren Zera… Nola esango dizut, bada? antzezlana bertan behera geratu da. Elurra zela eta atzeratu zen Lucia Etxeberriaren hitzaldia, berriz, urtarrilaren 12an egingo da. 18:30ean udaletxeko ganbaran.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun