Herriko gaztetxoen abesbatzarekin batera ere kantatu zuten
Joan den urtekoa berezia izan zen, Umore Ona abesbatzak 10. Urteurrena ospatzen zuelako. Baina aurtengoan ere ez dute hutsik egin eta Eguberrietako kontzertua eskaini dute Umore Ona abesbatzakoek Eneko Amundarainen zuzendaritzapean abenduaren 17an elizan. Nagusiek ez ezik, herriko gaztetxoen taldeak ere abestu zuen, bai bakarrik, baita elkarrekin ere. Kontzertuaren ondotik, bazkaria izan zuten abesbatzakoek Umore Ona elkartean.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.