«Behin, erietxeko telefonotik bidali nituen berriak erredakziora. Ikaragarria iruditzen zitzaidan huts egitea»

Ttipi-Ttapa 2017ko abe. 15a, 08:43

Esteban Arotzena, Goizuetako berriemaie izana.

Esteban AROTZENA • Goizuetako berriemaile izana

1990. urtea zela uste dut. Lesakako pilota-plazan topo egin nuen Pello Apezetxearekin eta elkar agurtu bezain pronto luzatu zidan Ttipi-Ttapako berriemaile bezala hasteko gonbita. Nik ordurako Eginera bidaltzen nituen astero hiru kronika. Beraz, ez zitzaidan hain lan zaila iruditu. Agudo konturatu nintzen pentsatu nuen hori ez zela egia osoa.

 

Gaur egun, Goizuetako orriaren zati handi bat argazkiz betetzen den bezala, orduan al­derantziz izaten zen. Artxiboko irudiren bat ge­hienetan, eta segur aski arront jende gu­txik­ irakurriko zuen parrafada azpian. Nola be­tela? Ni argazkilari eskasa izatea­ren arazoari karreteak erredakziora helarazteko zailt­a­sunak gehitu behar zi­tzaiz­­kion. Ezagunen bat Lesakara zihoala­enteratzen banin­zen, berari ematen nion karretea Iru-Bide tabernan utz zezan. Handik Aitorrek jasotzen zuen. Bizpahiru urtez, Antton Erkiziak herriko CANen egin zuen lan. Bera zen nire argazkilaria eta garraiolaria. Bi faktorengatik kalitatean irabazi zuen Goizuetako kronikak.

Hasieran, pentsatu bezain lan erraza ez zela esan dut lehen, askotan gertatzen baitzitzaidan azkeneko eguna ailegatu eta eskuetan deus ez edukitzea. Halere, beti zeozer lortzen nuen. Eta beti diodanean beti da, 20 urtez ez baitzen ale bat bakarrik ere kaleratu nik sinatutako kronikarik gabe. Behin dozena bat egun egin nituen ospitalean, eta orduan ere, Pili andreak berriak jaso ondoren, erietxeko itxaron­ela bateko telefonotik bidali nituen. Orduan ikaragarria iruditzen zitzaidan huts egitea. Gaur egun, lasaiago hartuko nukeen seguraski. Oraindik harreman zuzena­mantentzen dut Ttipi-Ttaparekin. Noiznahi idazten diet Aitor edo Gurutzeri. Gehienetan, Goizuetako berri bereziren bat bidaltzeko, eta gutxitan, aitzakiaren bat emateko. Ea beste 700 kaleratzen dituzuen. Eta guk irakurtzen ditugun. Hala bedi­.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun