Goizuetako Umore Ona II. Pilota txapelketa abiatu da

Ttipi-Ttapa 2017ko abe. 14a, 08:15

60 partida inguru jokatuko dituzte Umore Onaren txapelketaren bigarren edizioan.

Azken bi asteburukoen ondotik, abenduaren 13an ere jokatu dituzte partidak

Abenduaren 1ean abiatu zen Goizuetako II. Umore Ona pilota txapelketa. Guztira, 32 bikotek, hau da, 64 pilotarik eman dute izena. Aurtengoan 60 partida inguru jokatuko dira. Ostiraletan 18:00etan hasita, larunbatetan 17:00etan eta igandetan 10:00etan jokatzen ari dira partidak, baina abenduaren 13an, asteazkenean ere jokatu zituzten.

 

Hauek dira abenduaren 13ko partiden emaitzak:

Benjaminak

Agesta eta Madariaga (Erreka), 18 – Salaberria eta Ruiz (Umore Ona), 5

 

Infantilak

Etxeberria eta Goikoetxea (Eple), 18 – Deskarga eta Etxarri (Hernani), 7

Apezetxea eta Agesta (Erreka), 18 – Olaizola eta Anduaga (Añorga), 8

 

Jubenilak

Santamaria (Oberena) eta Telletxea (Erreka), 13 – Aizkorbe eta Apezetxea (Umore Ona), 22

Abenduko azken larunbatean eta urtarrileko lehendabizikoan jokatuko dituzte final erdiak. Finalak, berriz, urtarrilaren 13an jokatuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun