Passivehaus etxebizitzen harira, hitzaldia izanen da Leitzako udaletxean, abenduaren 15ean

Ttipi-Ttapa 2017ko abe. 13a, 15:19
Leitzan eraikiko diren etxebizitzei buruz informatzeko aukera izanen dute herritarrek

Pedro Mariñelarenak, Passivehaus Platadormako kide den arkitektoak, eskainiko du

Abenduaren 15ean, ortziralean, arratsaldeko 18:00etatik 19:30era bitarte, CLT egurrezko egitura duten passivehaus etxebizitzen harira, solasaldia izanen da Leitzako udaletxeko Batzar Aretoan. Gaiaz edota Leitzan eginen diren lehendabiziko passivhaus horiei buruzko informazioa nahi duenak zalantzak argitzeko aukera izanen du hitzartutako bilkuran.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun