Leitzako Kaxkabeltza elkarteak Gabonetako tonbola antolatu du

Ttipi-Ttapa 2017ko abe. 13a, 12:19
Saria jasotzeko zozketako momentuan bertan egon beharko da

Tonbolak 3.500€ko balioa du eta sariak urtarrilaren 7an banatuko dira

Leitzako Kaxkabeltza elkarteak, Udalaren laguntzaz, Gabonetako tonbola antolatu du. Herrian erostearen truk txartelak emanen dituzte Kaxkabeltza elkartea osatzen duten denda, ostatu eta zerbitzuetan. Hala, urtarrilaren 7an, 17:00etan izanen da sari banaketa, Leitzako plazan. Sariak jasotzeko, nahitaez, bertan egon behar da.

 

Besteak beste, Parisera bidaia (bi lagunentzat), mendiko bizikleta, 32’’ko telebista, Elgorriagako bainuetxean gaua, gosaria eta zirkuitoa (bi lagunentzat), tableta, smartphonea, urdaiazpikoak... zozketatuko dira. Hurbiltzen direnek txistorra eta edaria izanen dute, dohainik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun