Bazkalondoan Panpanoziri aldizkariaren laugarren alea aurkeztuko dute eta garai bateko kontuak astintzen hasita, 17:30ean bideo emanaldi berezia ere izango da, herriko hainbat ospakizun, xelebrekeria… biltzen dituena. Eguna bukatzeko, danbolinak jarriko dituzte dantzan, gaztain jatea egiteko.