Errefuxiatuen egoerari buruzko hitzaldia larunbatean eta Inaxio Perurenaren Harria. Maitasun istorioa igandean
Abendura ere luzatuko da aurten Goizuetako Azaroko Kulturaldia. Abenduaren 2an, larunbatean 11:00etan Errefuxiatuak eta emakume errefuxiatuen egoera Grezian hitzaldia eskainiko du Nafarroako Brigadisten Elkarteko Luzia Etxeberria herritarrak. Abenduaren 3an, igandean 18:00etan eskolako jangelan Harria. Maitasun istorioa kontakizuna eta erakustaldia izanen da Iñaki Perurenaren eskutik.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.