Alkasoaldeko pista garbitzeko auzolana deitu du Goizuetako Udalak

Ttipi-Ttapa 2017ko aza. 29a, 14:53

Auzolanaren ondotik hamaiketakoa ere izanen dute Goizuetan.

Abenduaren 2an, larunbatean 08:00etatik 12:00etara

Abenduaren 2an,  larunbatean 08:00etatik 12:00etara Alkasoaldeko pista garbitzeko auzolana deitu du Goizuetako Udalak. Udaletxean azaroaren 30era (osteguna) arte eman daiteke izena.

 

Ahal bada, bakoitzak eraman behar du sega, igitaia, desbrozadorea… Udalak Land Roverra, erremolkea eta dituen lan tresnak jarriko ditu. Desbrozadorea eramaten duenak nahitaez arropa egokia eta babesak ere beharko ditu. Hamaiketakoa ere bertara eramanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun