Pesta kubatarra izanen da Leitzan abenduaren 2an

Ttipi-Ttapa 2017ko aza. 29a, 12:35

La Jodederak '8 zigarro' diska aurkeztuko du Torrean

Abenduaren 2an, larunbatean, pesta kubatarra izanen da Leitzako Torrea Herriko tabernan. Arratsaldeko 6etako saltsa tailerrarekin hasi eta 22:30eko La Jodederaren kontzertuarekin borobilduko dute besta.

Arratsaldeko 6etan saltsa tailerra izanen da. Ondotik, 20:00etatik 22:00etara bitarte, indarrak berreskuratzeko, pintxoak dastatzeko aukera izanen dute herritar eta bisitariek. Eta azkenik, La Jodedera taldearen eskutik, kontzertua izanen dute. Zehazki, '8 zigarro' izeneko diska aurkeztuko dute.

 

Gauean mojitoak, kubako garagardoa eta rona edateko aukera izanen da, eta beraz, seguraski, larunbateko besta igande goizalderaino luzatuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun