Goizuetako II. Umore Ona pilota txapelketa abenduaren 1ean hasiko da

Ttipi-Ttapa 2017ko abe. 1a, 08:03
Zazpi asteburutan hamalau partida jokatuko dituzte.

Joan den urtean antolatu zuten lehendabizikoz, eta 48 pilotarik parte hartu zuten. Aurten 8 bikote gehiagok jokatuko dute.

Heldu den ortziralean, abenduaren 1ean, hasiko da Goizuetako II. Umore Ona pilota txapelketa. Aurtengoan zazpi asteburuz, hirutan hogei partida inguru jokatuko dira. Pilotari nafarrek ez ezik, gipuzkoarrek ere parte-hartuko dute. Guztira, 32 bikote, hau da, 64 pilotarik eman dute izena.

 

Abenduaren 1an ortziralean, hasiko da, arratsaldeko 18:00etan eta abenduko azken asteburuan eta urtarrileko lehendabizikoan jokatuko dira final erdiak. Finala, berriz, urtarrilaren 13an jokatuko dute. Lau kategoriatan banatu dituzte parte-hartzaileak: benjaminak, infantilak, alebinak eta jubenilak. 

Abenduko lehendabiziko asteburuan izanen da lehenengo jardunaldia, ostiral arratsaldean eta larunbat zein igande goizean izanen dira partidak. Honakoak dira aurreikusita dauden partidak eta parte-hartzaileak:

Abenduak 1, ostirala, arratsaldeko 18:00etan hasita

Benjaminak

Sagardui (Umore Ona) eta Apezetxea (Umore Ona) vs Zubillaga (Aurrera) eta Olaizola (Aurrera).

Alebinak (nafar jokuak)

Otano (Lagunak) eta Antimasbere (Launak) vs Legarreta (Umore Ona) eta Elizegi (Umore Ona).

Infantilak

Apezetxea (Erreka) eta Agesta (Erreka) vs Baraibar (Aurrera) eta Sagastibeltza (Aurrera)

Salaberria (Erreka) eta Garaño (Erreka) vs Pagola (Gure Txokoa) eta Ulizia (Gure Txokoa)

Jubenilak

Telletxea (Erreka) eta Santamaria (Oberena) vs Aizkorbe (Umore Ona) eta Apezetxea (Umore Ona)

Zabala (Añorga) eta Oliden (Añorga) vs Sein (Olarpe) eta Elizegi (Olarpe).

Abenduak 2, larunbata, goizeko 10:00etan

Alebiñak

Legarreta (Umore Ona) eta Elizegi (Umore Ona) vs Esteve (Añorga) eta Olaizola (Añorga)

Sagastibeltza (Aurrera) eta Sagastibeltza (Aurrera) vs Goikoetxea (Hernani) eta Azpeitia (Hernani)

Benjamiñak

Artetxe (Ilunp) eta Bidezabal (Ilunpe) vs Olarra (Aldabide) eta Razkin (Aldabide)

Abenduak 3, igandea, goizeko 10:00etan

Benjamiñak

Alberdi (Hernani) eta Gaskon (Hernani) vs Iturain (Eple) eta Etxeberria (Eple)

Alebiñak

Salaberria (Erreka) eta Salaberria (Erreka) eta Lizarazu (Eple) eta Lanzeta (Eple)

Eskudero (Olarpe) eta Olaiz (Olarpe) vs Otaegi (Ilunpe) eta Bidezabal (Ilunpe)

Infantilak

Eskudero (Olarpe) eta Olaiz (Olarpe) vs Labaka (Ilunpe) eta Ezama (Ilunpe)

Oliden (Añorga) eta Anduaga (Añorga) vs Deskarga (Hernani) eta Etxarri (Hernani)

Jubenilak

Izeta (Añorga) eta Olano (Añorga) vs Salaberria (Hernani) eta Insausti (Hernani)

Orbegozo (Añorga) eta Gartzia (Añorga) vs Olaetxea (Aldabide) eta Petriati (Aldabide)

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun