Goizuetako azienda feria eguneko argazkiak

Ttipi-Ttapa 2017ko aza. 27a, 07:28

Hamalaugarren edizioa bete du aurten herriko hainbat elkarte, talde eta eragileren eskutik antolatzen den Goizuetako Feria egunak eta aurten ere jendetza ibili zen azaroko azken larunbatean. Eguraldi euritsuaz babesteko eskolako frontoian jarri behar izan zituzten eskulangileen postuak. Aurten ere, bezperatik hasi da festa, Artantxuriketan emanaldia eskaini baitzuten Maixux Zugarramurdik eta Ansa ahizpek eskolako jangelan. Argazkiak: Felix Loiarte

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun