Eragile eta talde batzuek, dagoeneko, hainbat lanketa jarri dituzte martxan. Hala nola, garraio publikoaren inguruko azterketa 2015ean; Okilleko kideekin oztopo arkitektonikoen identifikazioa; Hezkuntza arloan Leitza Urratsez Urrats kanpaina edo LeitzEKO kontsumo taldeak garatutako Tartarkar plataforma, autoa partekatzea helburu duena.
Udalak, beste arloetan egin duen bezala, herritarren iritziak diagnostiko batean bildu eta herritarren artean hainbat neurri adostu nahi ditu; ondoren, mugikortasun plangintza martxan jartzeko. Dinamika horren xede nagusia Leitzarren ongizatea bermatzea da, guztiontzako irisgarria, jasangarria eta segurua den Leitza eraikitzeko ideiak bildu eta ahal den neurrian gauzatzea, alegia.
Denontzako seguru eta erosoa izanen den proiektu bat sortzeak, ordea, inklusioan oinarritutako ereduaren aldeko apustua egitea suposatuko du. Kolektibo guztiak kontuan hartzea, bereziki, bulnerabilitatean begirada jarrita (haurrak, elbarriak, aniztasun funtzionala daukaten herritarrak, adineko jendea, emakumeak…).