Zuhaitz mugarroen bigarren sinposioaren harira, hitzaldia eskainiko dute azaroaren 22an Leitzan

Ttipi-Ttapa 2017ko aza. 20a, 11:44

Zuhaitz mugarroen ikerketarako lan-taldea ikastaroan.

Asteazkenean 19:00etan zinean

Zuhaitz zaharren lagunak eta Trepalari elkarteek, Leitzako Udalaren eta Nafarroako Gobernuraren laguntzaz, zuhaitz mugarroen bigarren sinposioa antolatu dute: Mugarro zaharren zaharberritzea: teknikak eta emaitzak jardunaldia prestatu dute azaroaren 21ean eta 22an. Besteak beste, zuhaitzen zaharberritzea eta esperientzia horren analisia dira sinposioaren ardatz nagusiak. 

 

Horren harira, Helen Read-ek,  Ancient Tree Forumeko (antzinako zuhaitzen elkartea) kideak eta zuhaitz mugarroen arduradunak, Leitzako mugarratzaileekin batera, hitzaldia eskainiko du azaroaren 22an zinean (asteazkenean 19:00etan). Hasiera hasieratik Leitzako zuhaitz mugarroen kontserbazioaren laguntzailea izan da Read, eta beraz, lankideekin erabilitako teknikak eta 2006an hasitako lan horien emaitzak gertutik ezagutzen ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun