Katarrapikaka lehiaketa eginen dute azaroaren 18an Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2017ko aza. 16a, 06:58
Herria ezagutzeko Kataparrikaka lehiaketa eginen dute Goizuetan

Udaletxeko ganbaran eginen da, larunbatean 18:30ean

Goizueta hobe ezagutzeko, herriari buruzko galderak, ariketak, probak edota bestelako jarduerak bilduko dituen Katarrapikaka! lehiaketa izanen da azaroaren 18an.

 

 

Goizuetako Euskara Zerbitzuak eta Goizuetako Udalak antolaturiko lehiaketa udaletxeko ganbaran eginen dute, 18:30ean. Hiruko taldeak ibiliko dira aurrez aurre, Goizuetak dituen datu historiko, kultural eta bestelako bitxikeriak arakatzen. Irabazleek, besteak beste, 300 euroko txekea, herriko produktu sorta, kultur ekintzetarako sarrerak jasoko dituzte.

Goizuetako Azaroko Kultur Egunen barrenean, larunbateko lehiaketa baino lehen, azaroaren 17an, ostiralean 18:30ean, udaletxeko ganbaran Zera... Nola esango dizut, bada? antzezlana ikusteko aukera da, Garazi Olaizola eta Teresa Lopez de Munain. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun