'Pasaiako Badia' dokumentala eskainiko dute azaroaren 16an Leitzan

Ttipi-Ttapa 2017ko aza. 15a, 10:20
Azaroko biraren baitan, Leitzan eskainiko da dokumentala

Atekabeltz Herrigunean izanen da ikusgai, 19:00etan

1984ko martxoaren 19an polizia espainolak Jose Mari Izura, Rafa Delas, Dioni Aizpuru eta Pedro Mari Isart hil zituen Pasaiako Badian. Hildakoen gorpuek, guztira, 113 bala zulo zituzten. Egun hartako gertaera hori ardatz duen ‘Pasaiako Badia’ dokumentala joan den urriaren 24ean estreinatu zuten eta azaroaren 16an, 19:00etan, Leitzako Atekabeltz Herrigunean izanen da ikusgai. Dokumentala, joan den urtean eginiko 'crowdfunding kanpaina'ri esker, egitea lortu dute.

 

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun