Hori horrela, Leitzako institutuko guraso elkarteak, Leitzako Erleta eskolako Denok Bat Guraso elkarteak, Atekabeltz herriguneak, Urruñako Ikastola eta Pierres Larzabal Kolegioak, Leitzako Udalaren babesarekin, Iparraldeko ikastolen aldeko besta antolatu dute azaroaren 25erako.
EGITARAUA
Egitarau zabala prestatu dute. Goizeko 11:30ean haurrentzako jokoak izanen dira plazan. 13:00etan Leitzako Jeiki abesbatzak emanaldia eskainiko du. Ondotik, Kuxkurtu txarangarekin kalejira-poteoan ibiliko dira. 14:30ean kantu bazkaria izanen da eta herriko jakiekin prestaturiko menua dastatuko dute, eskolako aretoan. 18:00etam L’Arcusci korsikar taldearen kontzertua izanen da.
Bazkariko eta kontzertuko sarrerak salgai daude: haurren menua 8€tan eta helduena (bazkaria eta kontzertua) 25€tan. Nahi izanez gero kontzertuko sarrera soilik eros daiteke, 10€tan. Peritzan eta Torrean daude salgai.
Bestalde, ikastolei diru laguntza emateko honako kontua ere zabaldu dute:
Laboral Kutxa, 3035 0118 8611 8104 0009
URTEETAKO LANA OSPATUZ ETA ELKARLANEAN JARRAITUZ
Urtez urte, lan isil eta nekaezinaren ondorioz, 120 ikasle ditu gaur egun Urruñako ikastolak eta 264 Ziburuko ikastola-kolegioak. Euskara galzorian zuten herrietan, sutsuki berpizten ari da eta poliki-poliki sendotzen doa.
Orain arte jorratutako bidea garrantzitsua izanik, lanean-elkarlanean jarraitu beharra ikusten dute, sortutakoak indartzen eta berriak sorrarazten. Horrela Iparralde osoan euskara hedatu eta sendotu arte. Gure hizkuntzak eta Euskal Herriak dena baitu beharrezko.
Hortaz, aurtengoan, Urruñako jaialdian, Azaroaren 26an, L’arcusgi korsikar talde ezaguna izango da. Hango kultur erreferntzialtasun nagusia duena eta diska ugariren egile. Leitzan, berriz, azaroaren 25ean, izanen da. Horrela Leitzarrek eta ingurukoek ere, talde hori ezagutzeko aukera izango dute eta bide batez Iparraldeko ikastolen aldeko ekintza honetan partaide izango gara. Ez galdu aukera paregabe hori!