Leitzako geltoki zaharreko biltegia moldatzeko asmoa dute

Ttipi-Ttapa 2017ko aza. 14a, 15:57
Nafarroako Gobernuko ordezkari eta teknikariak geltoki zaharreko biltegian egon dira

Azaroaren 13an, astelehenean, Nafarroako Gobernuko ordezkari eta teknikarien bisita izan zuten Leitzan. Izan ere, Ederbidea (mugaz gaindiko mugikortasuna bizikletaz) programaren baitan, geltoki zaharreko biltegian moldaketa lanak egiteko asmoa dute. Datorren urtera begira 150.000€ inguruko inbertsioa egin nahi dute, besteak beste, komun publikoak eta bizikleta alokatzeko zerbitzua eskainiz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun