Joanes Illarregi leitzarra Hernandorena Sariketaren azken kanporaketan ariko da, azaroaren 17an

Ttipi-Ttapa 2017ko aza. 15a, 07:00

Joanes Illarregi Itsasuko hirugarren kanporaketan izanen da.

Azaroan 25ean Baionan eginen den finalerako bi sailkatuak erabakiko dira

Urriaren 27tik azaroaren 25era bitarte Hernandorena bertso sariketa ospatzen ari dira. Zehazki, ostiral honetan, azaroaren 17an, hirugarren eta azken kanporaketa izanen da, Itsasun. Sei bertsolari dira saioan parte hartuko dutenak, artean, Joanes Illarregi leitzarra.

 

 

Leitzar gazteak Aitor Servier, Eli Pagola, Elizabet Etxandi, Jon Gurrutxaga eta Maddi Sarasua izanen ditu lagun. Azken kanporaketa horretan azaroaren 25ean Baionako ZIZPA gaztetxean ospatuko den finalean kantatuko duten bi bertsolariak zein izanen diren diren erabakiko da. Orain arteko kanporaketetatik Aratz Igartzabalek, Maialen Akizuk, Maider Arregik eta Nahia Saskok lortu dute sailkatzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun