erran.eus

Emakumeenganako indarkeria ezabatzeko egunaren harira, hainbat ekitaldi Leitzaldean

  Gizartea  Leitzaldea

Azaroaren 19an, Aranoko ipuin kontaketa musikatua izanen da Leitzaldeko lehendabiziko hitzordua; azkena, berriz, abenduaren 2an Goizuetan eginen den solasaldia

Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren laguntzaz, azaroaren 25eko Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguneraren harira, hainbat ekitaldi antolatu dira Leitzaldean.

Emakumeenganako indarkeria ezabatzeko egunaren harira, hainbat ekitaldi Leitzaldean
Areson antzerkia eta Leitzan bertso saioa izanen dira | Ikusi handiago | Argazki originala

 

Aranon, azaroaren 19an, 12:00etan, ‘Zazpiak oihal batetik’ ipuin kontaketa musikatua izanen da Maixuenean, Amaia Elizagoien eta Olaia Inziarteren eskutik. Azaroaren 23an, Aresok hartuko du lekukoa. 17:00etan ‘Garaiz ikasi’ Antzerkia izanen da udaletxeko ganbaran. Azaroaren 24an, 12:00etan Udalaren adierazpenaren irakurketa eginen da Herriko Plazan. 22:00etan berriz, Uxue Alberdiren eta Maialen Lujanbioren bertso saioa izanen da. Azkenik, abenduaren 2an, 11:00etan ‘Errefuxiatuak eta emakume errefuxiatuen egoera Grezian’ solasaldia izanen da, Lucia Etxeberriaren, Nafarroako Brigadisten elkartetik, ganbaran.

Egunean bertan, azaroaren 25an, Burlatako Kultur Etxean eta Iruñeko Gaztelu Plazan borobilduko dira ekitaldiak. Burlatako Kultur Etxean 11:00etatik 19:00etara bitarte Genero Indarkeriaren Aurkako Gazteen I. Topaketa izanen da. 20:00etan berriz, Gaztelu plazatik abiatuta, manifestazioa izanen da, Indarkeria sexistaren aurkako Nafarroako Emakumeen Plataformak antolatuta.

2017/11/19 12:00 - 15:00

Aranoko Maixuenean Leitzaldea

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa